
Bakio udalerria Uribe eskualdean dago.Azken datuen arabera, 2.604 biztanle ditu herriak. Mungiatik eta baita Bermeotik 12 kilometro ingurura dago. hiru mendik inguratzen dute Bakio, Burgoa (447 m), Garbola (474 m) eta Jata (592). Lehenengo mendi biak, Burgoa eta Garbola, Sollubetik Matxitxako lurmuturrerarte luzatzen den mendikatean daude eta hirugarrenean bista paregabeak ikus ditzazkeguz. Bertatik Bakio, Gaztelugatxe eta Aketx atxa bereizten eta aditzen dira.

Bakioko ibarra ibai bik zeharkatzen dute: garrantzitsu eta nagusiena Zarraga ibaia da. Hau, kaia parean amanera aurkitu baino lehen, izen bereko trokaletik eta era bereab Elorriaga, Karrakola, Amutzaga eta Osinagakoetatik igarotzen da, bertatik eta eureka askotatik datozen urak batuz. Besye ibaia Ondarra da. Hau txikia da eta Burgoa eta Garbola mendien hegaletatik heltzen da honartzeraino, bertan, hondartza erdian amanera
Bakioko herriak iparraldean Bilkaiko golkoa du muga eginez. Mendebaldetik aldiz, Lemoiz eta Maruri-Jatabe udalerriak aurkitzen dira, eta ekialdetik Bermeo. Azkenik, hegoaldean Mungiarekin egiten du topo.
Herriaren erdigunea Basigo deituriko zonaldean dago kokaturik. Garai batean, herriaren gainerako azalera baserrietan banandurik zegoen. Gaur egun 112 baserri gelditzen dira eta herriko zazpi auzoetan banatzen dira.
1950.urtean izan zen herri honen aldaketa nagusia. Urte horretan hasi zen turismoa garatzen eta hondartza inguruetan etxebizitza ugari eraikitzen hasi ziren. Etxe hauetariko gehienak, gaur egun gertatzen den moduan, beste herrietatik etorritako bizilagunen udarako etxebizitzak dira.
Mungiatik udalerrira sartzeko bidea BI-3101 toki errepidea da. Lemoiztik sartzeko bideak BI-2153 (Lemoiz-Armintza) eta BI-3152 (Armintza-Bakio) foru errepideak dira. Ohiko talde-garraiabidea BizkaiBus autobus linea da.