top of page

Bizkaibus Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen hiriarteko autobus zerbitzuaren izen komertziala da. Linea eta zona ezberdinak biltzen ditu autibus linea honek, Bizkaia osoa zeharkaten du azken batean linea ezberdinen bitartez.

 

Bilboko metro sarea Bilbo hiriko eta bere ingurune metropolitarreko lurrazpiko garraiobidea edo metroa da. Metropolia Nerbioiko itsasadarraren bi bazterrek osatzen dute, alegia, Bilboaldea eta Uribe Kosta eskualdeek, eta milioi bat biztanle inguru batzen ditu. Sareak bi linea ditu, Y itxurako ibilbidearekin. L1 (Etxebarri - Plentzia) eta L2 (Basauri - Kabiezes) lineak. 

 

Bilboko Renfe Aldirien sarea Renfe Operadora trenbide ustiatzaileak Bizkaian duen aldiriko trenen sarea da, Adifen esku dauden trenbideak ustiatzen dituela. Sareak Bilboaldea eta Nerbioi ibarra eskualdeak lotzen ditu. Sareak hiru linea ditu, horietatik bi Y itxurako ibilbidearekin.

Euskotren Trena (lehen EuskoTren izenez ezaguna) Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. enpresa publikoaren marka komertzial bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare batzuetan trenzerbitzuak eskaintzen ditu.

Garraiobideak

 

Lehio honetan, Bizkaian aurkitzen diren garraiobide garantzitsuenak aztertzen dira. Bakoitzari buruzko gaineko informazioaz gain, bakoitzaren web gunera zubi zuzen bat txertatu dugu, errazagoa izan daiten informazioa eskuragarri izatea. Garraiobide bakoitzaren izenaren gainean 'click' egin eta nahikoa da.

© 2023 by Web Folk. Proudly created with Wix.com

bottom of page