






E S K A L A D A
GORLIZ
URDULIZ
SODUPE
BILBO
ARMINTZA
PEDERNALES
' BTQ Eventos y Servicios Escalada '
Eskaladan esperientziarik ez dutenentzat gomendatua. Bide laburrak dituen kareharrizko mendia da, oso ezaugarri onekin:
- Batazbesteko garaiera: 12 m
- Garaiera maximoa: 20 m
- Garairik egokiena: Udaberria eta udazkena.
[ Portugane 16,
48620 Arminza (Bizkaia) ]
' Bilbobentura escalada '
Eskalatzen ikasteko ikastaro teoriko zein praktikoen eskaintza:
- Abiatze ikastaroak: Materiala erabiltzen ikasteko, partetan lehenengo pausuak emateko, bideak finkatzen ikasteko, etab.
- Goi mailako ikastaroak: prestatu gabeko bideetan segurtasunez ibiltzen ikasteko.
[ Muelle Ramón de la Sota, 1 48011 Bilbao (Bizkaia) ]
' Urki Abentura Escalada '
Eskaladan adituak diren monitoreek erabiltzaileei behar duten guztia irakasten diete, bere kabuz eskalatu ahal izateko. Aukerak:
- Eskalada murruan: arriskurik gabeko aukera da, eta bakoitzak bere maila aukera dezake.
- Pareta naturalean: Urdaibaiko natur erreserban, kareharrizko paretan eskalatzen da.
[ San Antonio Abiña 7 48935 Pedernales (Bizkaia) ]
' Troka Escalada '
Eskaladan lehen urratsak ematen hasteko material eta monitore egokiak, 20 metroko paretak erraztasunez igo ahal izateko.
Hainbat alturatako rokodromoak, inoiz eskalatu ez dutenentzat zein esperientzia dutenentzat.
[ Itsasbide 58, 48630 Gorliz (Bizkaia) ]
' Kirik Escalada '
Hainbat rokodromo eta prestaturiko monitoreak rappel eta eskalda munduak sartzeko.
Esperientzia duten pertsonentzat eta arriskua sentitu nahi dutenentzat, berriz, bide berriak ezagutzeko aukera, bakoitzaren mailara egokituak.
[ Igeltxera Polligonoa, 48610 Urduliz(Bizkaia) ]
' Basori Escalada '
Monitore talde profesionala, erabiltzaile bakoitzari behar dituen aholkuak emateko, eta erabiltzaile bakoitzari bere beharrizanetara egokitzen diren ibilbideak erakusteko.
[ Cadagua z/g, 48830 Sodupe (Bizkaia) ]
Eskalada gorputza erabiliz, hankan eta eskuak batez ere, eta baliabide artifizialen lagutzaz, horma naturaletatik edo artifizialki sortutako paretetatik igotzean datzak kirola da.
Eskalada motak:
-
Eskalada askea: eskalatzen gauden heinean, horman aurki ditzakegun laguntza artifizialik gabe egiten den igoera da. Eskalatzaileak bere esku eta oinak bakarrik erabil ditzake horman gora egiteko, ezin da baliabide artifizialez baliatu. Soka, segurtasun neurri bezala bakarrik erabiltzen da (erorkiz gero arriskua saihesteko), baina ez da erabiltzen igotzeko baliabide bezala.
-
Eskalada Alpinoa: Tresna espezifiko batzuen laguntzaz baliaturik arrokak eskalatzean datza, baina hauek soilik segurtasuna ematen dute. Eskalada mota zabalduena da.
Bizkaian eskalada egiteko leku anitz aurki daitezke, laguntza ematen duten monitore adituekin, material egokiarekin eta adin zein maila guztietako pertsonentzat egokitutako ikastaroekin.
Eskalada egiteko toki aproposenentariko batzuk hauek dira: