

Oihane Gil, Bizkaiko olatuak gustoko dituen surflari gasteiztarra
Oihane Gil, 20 urtetako Gasteizko neska gazte bat da. 11 urte zituenean surf-a egiten hasi zen bere familiarekin batera Lagako hondartzan. Gaur egun, bere hiritik gertu hondartzarik ez duen arren, ez du arazorik astero Bizkaiaraino bidaiatzeko eta bertako hondartzetako olatuen gainean irristatzeko.
Zer du surfak zu astero kostalderaino mugitzera eramaten zaituena?
Nik esango nuke kirol honetan gehien gustatzen zaidana dela itasoarekin kontaktuan jartzean sentitzen den askatasuna, eta olatu on bat hartzean gorputzean sentitzen den askatasuna... Eta beno, uretara sartzen naizenean olatu onak hartuko ditudala pentsatuz, baina pozik ateratzen ez naizenean, hurrengo egunean gogo gehiagorekin sartzen naiz, eta hurrengo egunean nahi dudan bezain ondo egiten badut kriston sentsazio onarekin ateratzen naiz... Hori da agian gehien gustatzen zaidana.
Zein da Euskal Herriko kostatik gehien gustatzen zaizun hondartza?
Dudarik gabe, gehien gustatzen zaidan hondartza Lagakoa da. Batez ere hondartza honetan ikasi nuelako, nire gurasoekin eta nire anaiarekin, eta horretaz gogoratzen naiz, eta asko gustatzen zait. Gainera oso inguru naturaean dago, ez da jende askojoaten, olatuak onak dira, paisaia oso polita...
Bizkaiko kostaldeko hondartza batzuk oso famatuak dira beraien olatuengatik, adibidez Mundakakoa, zer dute hondartza hauek beste toki batzuetakoak ez dutena?
Euskal Herrian oso hondartza onak daude, Donostia, Zarautz... Baina Mundakakoa bereziki ona da bere ezkerreko aldearengatik. Zelako olatua, mnduko onena! Baina orain ez da asko ateratzen, zeozer egin zutelako hondartzan, baian beno, oso oso hondartza ona da, bai.
Zein hondartza gomendatuko zenuke surfa inoiz egin duen pertsona batentzat? Eta esperientzia duen batentzat?
Ba surfean aritu den norbaitentzat agian Punta Galea, pixkat arriskutsua delako eta oso ona ez bazara hobe da beste edozein hondartzara joatea. Eta berria den norbaitentzat ba nik uste dut gomendatuko nuela Laga... Bai, ze ni han hasi nintzen eta nik uste hasteko toki ona dela, oso lasaia delako, olatuak ez direlako handiegiak ere... Ez dakit, nik uste dut Laga oso aproposa dela.
Urteko zein garaiak dira egokiagoak Bizkaian surf egiteko?
Ba beno, batzuk nahiago dute uda, beste batzuk negua... Pixkat da segun zein hondartzara joatea gustatzen zaizun, batzuk hobeagoak direlako garai batzuetan eta beste batzuk beste batzuetan, eta horrela. Nik pertsonalki pentsatzen dut benetan surf egitea gustatzen bazaizu apreziatzen duzula gehio udatik kanpo egitea, ze udan hondartzak betetzen dira, ikasten ari den jende pilo bat dago... Horregatik nik nahiago dut adibidez udazkenean joatea, baina beno, baita ere hondartzaren arabera da. Adibidez Lagara ni ez naiz udan joaten, askotan Plentziara joaten naiz. Baina esandakoa, oso garrantzitsua da jakitea zein hondartza den gomendagarria garai bakoitzerako.

Kaleko jendearen iritzia
"Ni hilabetero joaten naiz Bakiora nire familiarekin egun pasa. Zeozer dauka, oso polita da eta giro goxoa du". Amagoia Andrés (Bilbo)
"Bilboko toki naturaletatik gehien gustatzen zaidana Omako basoa da. Duela urte pare bat joan nintzen lehengo aldiz eta asko gustatu zitzaidan, ez nekien horrelako tokirik zegoenik hemen". Lorea Martin (Gasteiz)
Hostalaritzako munduan gaudenontzat oso onuragarria da Bizaiko turismoa ondo egotea, eta toki natural hauek turistentzat oso erakargarriak dira" Josu Bilbao (Gernika)
"Niri Gaztelugatxe asko gustatzen zait. Toki ezberdin bat da, ez dago horrelakoa den lekurik inon, irlatxo moduko bat da, ez dakit, oso berezia da". Lara Santiago (Iruña)
"Lasaitzeko beharra dudanean Gorlizeko farora joaten naiz eta han ratutxu bat geratzen naiz. Betidanik gutoko izan dut". María Uribe (Bilbo)
"Urdaibai izugarria da. Toki polit pilo bat ditu, kriston paseoak eman daitezke, gauza pilo bat ikus daitezke. Dudarik gabe, Bizkaiko leku politena eta Euskal Herriko politenetakoa". Gorka Etxarri (Iruña)
"Bizkaiak txoko polit asko ditu, baina ni mendizalea naiz, eta niretzat duda barik onena mendiak dira. Astebururo jaoten naiz mendiren batera, eta asko disfrutatzen dut. Noski, mendiekin geratzen naiz" Asier Huarte ( Mungia )
"Krisialdia, beste gauza askori bezala, turismoari kalte egin dio. Baina bizkaiak gauza on bat du zentzu honetan: gasturik gabeko turismoa egin daitekeela. Horregatik pixkatxu bat jeitsi nabaritu da baina ez gara gehiegi kezkatu behar". Garazi Iturriotz (Bilbo)

Ainhoa Otazua, Lesakatik etorritako turistari elkarrizketa San Juan Gaztelugatxekoan
Ainhoa Otazua bere gurasoekin batera asteburu pasa etorri da Bizkaiara, lurralde honen natura bere osotasunean aztertzeko asmotan. 22 urteko neskato honek aitortu digunez Bizkaiko naturak txundituta utzi du.
- Zer dela eta etorri zara Gaztelugatxe bisitatzera?
Gurasoekin toki polit batera asteburu pasa joatea erabaki genuen, eta gurasoie beti gustattu izan zaie Bizkaia eta batez ere Gaztelugatxe. Ahal izanez gero, urtero etortzen dira gutxienez behin; eta ni ez naiz askotan etortzen baina asko gustatzen zait.
- Zergatik erabaki duzue toki natural batean turismoa egitea eta ez hirian?
Guri gustatzen zaigu naturan oinarritutako turismoa, eta ez hiriaren barruan egiten dena, hirietan beti jende asko dagoelako, trafikoa, zeozer ikustera edo afaltzera edo joaten bazara beti jendez beteta dago... eta gu oporretara joaten gara deskantsatzeko, horregaitik lasaitasuna nahiago dugu.
- Gaztelugatxe ikusteaz gain zeozer gehiago egiteko asmoa duzue?
Gero hemendik gertu bazkaltzeko tokiren bat bilatuko dugu, eta arratsaldean Mundakara joango gara, hango olatuak ikustera, niri surfa gustatzen zaidalako eta hango olatuetan leihaketak egiten direnez hango surflariak ikusteko gogoak ditut. eta beno, gauean kanping batean lo egingo dugu eta bihar goizean paseotxo bat emango dugu, eta bazkaldu ondoren etxera bueltatuko gara.