top of page

S U R F

 

Surfabi metro inguruko taula baten gainean zutik ipini eta olatuen gainean ibiltzean

datzan kirola da. Hawaii uharteetan sortu bazen ere,  XX. mendearen erdialdean

zabaldu zen mundu osora.

 

Euskal Herrira, 1930eko hamarkadara arte ez zen heldu, Françoise Delanne

Ipar Euskal Herriko hondartzetan zurezko ohol baten gainean irristatu zenean,

zutik jarri gabe egiten bazuen ere.

 

Dena den, ohol gainean zutik jarrita Euskal Herriko olatuetan irristatu zen lehen

surflaria Peter Viertel alemaniarra izan zen, Biarritzen egin zuen, eta handi gutxira

bertako gazte askok imitatu zuten. 

 

Gaur egun Euskal Herrian surfa bertako  gazteak erakartzen dituenkirola da, Euskal Herriko

kostan dauden hondartzei esker. Surfa euskal gazteriaren arteanzabaldu eta asko

diravsurfaren inguruko bizimodua bereganatu dutenak.

 

Euskal surflari ugari mundu osoan ezagunak dira, horien artean Aritz Aranburu edo Eneko Acero. Mundakako olatua mundu osoan zehar ezaguna da, surferako eskaintzen dituen aukerak direla eta. Euskal Herriko hondartzetan, gainera, hainbat txapelketa ospatzen da, horietako asko mundu mailakoak. Bizkaiko kostako hondartzak surflarientzako oso erakararriak dira; hauek dira kirol hau egiteko gomendatuenak:

 

 

 

B I Z K A I K O    H O N D A R T Z A K

 

Surferako ohitura handia dagoen hondartza, lasaia, masifikaziorik gabekoa, eta eguraldia egokia denean surferako oso toki aproposa da.

Koordenatuak: 43º 20´57' 'N 3º 06' 49'' O

Hondo mota: Area

Ura: Kutsatua

Olatu mota: Hondartzako olatua 

Garaia: Urte osoa

Puntuazioa: 3/5

Arriskuak: Korronteak

Zerbitzuak: Dutxak, aldagelak.

 

MUSKITZ

 

LAGA

 

LAIDA

 

MUNDAKA

 

LA SALBAJE

 

PUNTA GALEA

 

PLENTZIA

 

BAKIO

Ezkerreko alde azkarra eta maniobratzeko modukoa, eta eskuin azkarra.

Koordenatuak: 43º 20´57' 'N 3º 06' 49'' O

Hondo mota: Area

Ura: Oso kutsatua

Olatu mota: Ezker azkarra

Garaia: Udaberria eta udazkena

Puntuazioa: 2/5

Arriskuak: Korronteak

Zerbitzuak: Dutxak udan

Oso paisai polita, lasaia, olatu bortitzak eta oso ur garbia. Egun pasa joateko moduko tokia.

Koordenatuak: 43º 20´28' 'N 3º 00' 47'' O

Hondo mota: Area

Ura: Garbia

Olatu mota: Piku aldakorrak

Garaia: Uda eta udazkena

Puntuazioa: 1/5

Arriskuak:  -

Zerbitzuak: Dutxak udan

Ezker alde bikaina, Europako ezkerreko olaturik onena. Soilik esperientzia duten pertsonentzat gomendatua, maila handia eskatzen du.

Koordenatuak:  43º 24´16' 'N 2º 40' 51'' O

Hondo mota: Area

Ura: Garbia

Olatu mota: Ezkerrekoa

Garaia: Urte osoa

Puntuazioa: 10/10

Arriskuak: Hondo gutxi, korronteak

Zerbitzuak: Dutxak udan

Oso toki polita baina surfa egiteko olatuak ez dira egokiak egunero. Baldintza onak ematen direnean masifikazioak egoten dira.

Koordenatuak: 43º 20´28' 'N 3º 00' 47'' O

Hondo mota: Area

Ura: Kutsatua

Olatu mota: Piku aldakorrak

Garaia: Udazkena eta negua

Puntuazioa: 4/5

Arriskuak: Korronteak eta harkaitzak

Zerbitzuak: Dutxak uda

Oso olatu arriskutsua, soilik gomendatua esperientzia duten eta zonaldea ezagutzen duten pertsonentzat. Labarretik oso gertu apurtzen da eta harkaitzak oso altuak eta zorrotzak dira.

Koordenatuak: 43º 22´25' 'N 3º 02' 06'' O

Hondo mota: Harkaitz arriskutsuak

Ura: Garbia

Olatu mota: Olatu handiak

Garaia: Urte osoa

Puntuazioa: 4/5

Arriskuak: Harkaitz arriskutsuak

Zerbitzuak:  -

Jende asko ikastera joaten da, horregatik masifikazioa egon ohi da.

Koordenatuak: 43º 20´28' 'N 3º 00' 47'' O

Hondo mota: Area

Ura: kutsatua

Olatu mota: Ezker altua

Garaia: Udazkena eta negua

Puntuazioa: 3/5

Arriskuak:  -

Zerbitzuak: Dutxak eta komunak udan

Olatu irregularrak, baina eguraldia egokia denean eskuineko aldea oso ona da.

Koordenatuak:43º 20´57' 'N 3º 06' 49'' O

Hondo mota: Area

Ura: Oso kutsatua

Olatu mota: Piku aldakorrak

Garaia: Urte osoa

Puntuazioa: 4/5

Arriskuak: Korronteak eta harkaitzak

Zerbitzuak: Dutxak udan

Peter Viertel, Euskal Herriko olatuetan

irristatu zen lehen surflaria                    

Oihane Gil Gasteizeko 20 urteko neska bat. 11 urte zituela surf egiten hasi zen, eta egun bere bizimodu bezala hartzen du. Bereziki Bizkaiko kostaldeko olatuak gustoko ditu, Sar zaitez eta ezagutu ezazu.

© 2023 by Web Folk. Proudly created with Wix.com

bottom of page