
Urdaibai biosfera erreserba

220 km2 dauzka Urdaibaik guztira, Bizkaiaren %10 izanik. 22 udalerrik osatzen dute urdaibai eta guztira 42.500 biztanle inguru biltzen ditu. Udalerri nagusienak Bermeo eta Gernika-Lumo dira.
Urdaibaien hiru tarte bereiz daitezke: lehena, Oiz mendian dago. Bertan Oka ibaiaren sorburua izanik. Bigarrena, Gernika eta bere inguruak dira, bertan Oka ibaia itsasadar bihurtzen da mareen eta itsasaldien ondorioz, padura handiak eratuz. Padura hauek 12 kilometroko azaleran zabaltzen dira. Eta hirugarrena eta azkena Mundakan dago, hor ibaiaren bokalea egonik. Estuario zabal eta handi bat eratzen da alboetan hondartzak eratuz, eta airetik ikusita, ikaragarrizko ikuspegi artistiko eta naturalak utziz.
Udaibai biosfera erreserba Bizkaiak duen harribitxi handienetariko bat da. Babes proiektua martxan da ugariak ez diren zenbait habitat zaintzeko, eta baita oparotasun ekologikoa eten ez daiten eta guztiak aurrera jarraitu ditzan inolako kalte edota oztoporik gabe.
UNESCOk 1984. urtean Biosfera erreserba eman zion. 1989. urtean bestalde, Eusko Legebiltzarrak, alderdi guztien babesa lortuz, Urdaibai babesteko eta antolatzeko legea onartu zen.
Urdaibai Euskal herrian zehazten den hezegune nagusiena eta garrantzitsuena izateaz aparte, nazioarte mailan garrantzi handiko cunea ere bada, Europako iparraldetik bait datoz hegazti mota ugari atseden bila eta bertan negua pasatzeko.
Esan bezala, Europa iparraldeko hotzetik ihesi dabiltzan hegaztiek bertan hartzen dute atseden hegoalderantz abiatu aurretik eta tenperatura epelagoen bila jo baino aurretik. Inguruontan ugariak ez diren espeziak aurki daitezke, adibidez lertxun auskarak, ubarroiak, txenadak, anatidak, mokozabalak, kaioak eta zangoluze ugari, besteak beste, kurlinak, txirriak, kuliskak, bernagorriak...
Bestalde, Izaro uhartean eta Ogoñoko itsas labarrean Euskal Herri inguruan arruntak ez diren zenbait espezieren koloniak instalaturik daude; adibidez, ubarroi mottoduna eta belatz handiena.
Inguruneari erreparatuz, bi paisana mota bereizten dira: barrualdekoa eta itsasertzekoa. Barrualdekoa mendi malkartsu, berde eta hagal aldapatsudunek osatzen dute; itsasertzekoa aldiz, itsaslabar zabalek eratzen dute. Isaslabarraren alde bietara agertzen dira garaiera txikidun mendiak, Sollube da garaiena (663m) eta jarraian Goroño (607m).