
Omako baso margotua
Bizkaiko Kortezubi udalerrian, Oma auzoan aurkitzen da, Urdaibaiko Biosfera erreserba barruan, Agustin Ibarrola eskulturagile eta margolariak 1983 eta 1991 urteen bitartean eginiko arte lana.
Gernikako itsasadarrak eta Kantauriko kostaldeak eratzen duten sakonunean dago kokatuta. Ibilbidearen hasieran, betiko pinu asko aurki ditzazkegu, baina bidean aurrera eginda aurkitzen dira modu ezberdinetan margotutako pinu ezberdinen konposizioak, baso zati magiko bat osatuz.

Agustin Ibarrola artistak lan honen bitartez arte eta naturari harremana aurkitu nahi izan zion, pinudiari ‘bizitza’ emanik. Bizitari bakoitzak bere erara ikusten du lan bakoitza. Baso zati honen zehar Jessica aurkitzen dira lurrean, gerri hauetan jarriz eta Hajek zehaten duten norabiderantz begiratuz konposizio bakoitza ikusi eta aztertu ditzakegu. Ezpainak, erronboak, ortzadarra edota motorlari bi aurkitu daitezke baina askotan hauek aurkitu ahal izateko irudimenarekin borroka txiki bat izan behar da. Segun eta kokatzen garen tokiaren arabera itxurak eta perspektibak ezberdinak izando dira.
Arte lan honek eztabaida ugari egagin ditu. Aurka daudenek adierazten dutenez, inguruari kante handia egiten zaiola esaten dute eta artistaren lan eskasa saltasen dute. Aldekoek aldiz, aurrerapauso bat dela esaten dute zeren eta bertan alboan dauden Santimamiñe kobazuloetan, orain dela milaka urte, haitzuloetako gizonek kobazuloak margotu zituzten eta basoaren margoketa hau kultura artistikoaren eta espazio naturalaren arteko sintesiaren jarraipen bat dela esaten dute.
