top of page

Bizkaiko Kortezubi udalerrian, Oma auzoan aurkitzen da, Urdaibaiko Biosfera erreserba barruan, Agustin Ibarrola eskulturagile eta margolariak 1983 eta 1991 urteen bitartean eginiko arte lana.

Mundaka Bizkaiko iparraldean kokatuta dagoen udalerria da. Kostaldean dago eta Bermeo parean aurkitzen da. Mundaka naturak mugatzen du alde guztietatik, iparraldetik Bermeo eta Bizkaiko golkoa ditu; ekialdian, bestalde, Urdabaiko itsasadarra eta hegoaldean Sukarrieta. Azkenik, mendebaldetik, Bermeo eta Busturia ditu.

San Juan Gaztelugatxekoa Bizkaiko kostaldean kokatutako uhartea da. Bertara 231 harmailez osaatutako harrizko eskaileretatik igoz hel daiteke. Bermeo herriko ipar mendebaldean dago kokatuta eta herri honen lurrak dira baina bakioko Herria gu hurbilago. Bai Bakiotik eta bai Gaztelugatxetik Elgar ikusten dira, bien artean lau kilometro daude.

Bakio udalerria Uribe eskualdean dago.Azken datuen arabera,  2.604 biztanle ditu herriak. Mungiatik eta baita Bermeotik 12 kilometro ingurura dago. hiru mendik inguratzen dute Bakio, Burgoa (447 m), Garbola (474 m) eta Jata (592). Lehenengo mendi biak, Burgoa eta Garbola, Sollubetik Matxitxako lurmuturrerarte luzatzen den mendikatean daude eta hirugarrenean bista paregabeak ikus ditzazkeguz. Bertatik Bakio, Gaztelugatxe eta Aketx atxa bereizten eta aditzen dira.

Lekuz Leku

 

Bizkaia Euskal Herrian, Iberiar Penintsularen iparraldean, dagoen 2.221 km2-ko lurraldea da. Mendebaldean Kantabria du, Hegoeladean Burgos eta Araba, Ekialdean Gipukoa eta Iparraldean Kantauri itsasoa. Bere kokapena dela eta Espainiako bosarren probintzia menditsuena da. Klima ozeanikoa du, epela, prezizpitazio ugariekin eta tenperatura leunekin.

Antzinako lurralde honen elementu garrantzitsuenak zonalde menditsuak eta kostaldea dira, eta konbinazio horri esker probintzia osoan zehar paisiai paregabeak sortzen dira.

 

Kostaldeari dagokionez, Bizkaiko kostaldea osatzen duten hamabi udalerrietan naturak utzitako txokoez gozatu ahal izango duzu: izugarrizko labarrak, itsasarte txikiak, hondartzak… Zierbena, Santurtzi, Portugalete, Getxo, Sopelana, Plentzia, Gorliz, Bakio, Bermeo, Mundaka, Gernika, Lekeitio… Guztiek daukate beraien txoko xarmagarriak.  

 

Mendien artean hauek dira turistentzat gomendatutako batzuk:

    Gorbeia: Gorbeia Araba eta Bizkaia arteko mugan dagoen mendi bat da. Orozko, Ubidea, Zeanuri, Zuia eta Zigoitia udalerrien artean banatuta dagoena. Bizkaiko mendirik garaiena da (1.482 metro), gailurra itsas mailatik 1.482 metro gorago du. Goian, 17 metroko gurutze ezaguna dauka, 1907an ezarria. Bizkaiko mendizaleentzat klasiko bat da.

     Alluitz: Zaletasun handiko mendizaleentzat gomendatutako mendia da, igoera gogorra duelako. Gailurrean Deabruaren Pasabidearen begiratoki bat dago, eta Deabruaen Pasabidea zeharkatzeko aukera ere badago.

     Mugarra: Mendi honen silueta bereizgaria oso urrunetik ikus daiteke. Hegoaldeko isurialdea soilik esperientziadun eskalatzaileentzat  gomendatzen da, baina Iparraldeko isurialdea askoz errazagoa da. 

     Anboto:  Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik. Ibilbide ugari aukera daitezke mendira igotzeko, baina gomendagarriena Zabalunditik da, beste bide batzuk baino luzeagoa baina oso polita baita. Anboto mendiaren igoeran zehar ikusten diren paisaiak ikaragarriak dira; Bizkaiko mendirik politena dela esan ohi da.

    Balgerri: Ordunte mendilerroak kokatuta dago, Burgos eta Bizkaia arteko mugan, eta jatorriz Bizkaia eta Burgos lotzen zituen bide bakarra zen. Oso paisai polita du.

 

Beraz, Bizkaiak bere naturari esker turismo natural bat egitea ahalbidetzen du toki ederretan murgillduaz, eta baldintza hauek eragin dute lurralde honetako txoko batzuk oso ospetsuak bihurtzea. Honako hauek dira toki horietako garrantzitsuenak. Sar zaitez eta sakonki ezagutu itzazu.

Lemoiz Bizkaiko iparraldean, kostaldean, kokatuta dagoen 1.000 biztanledun udalerria da. Udalerria hiru auzo ezberdinek osatzen dute. Udalerri honek ospe handia lortu zuen 70. hamarkada inguruan, bertan zentral nuklearra martxan jartzeko izan baitzen baina azkenean bertan behera geratu zen proiektua, nahiz eta eraikina egina izan. 

Gorliz, Uribe Kostako eskuldean kokatutako udalerria dugu. Gorlizeko faroa,  Billanon lurmuturra kokatuta dugu. Bertan media keta itsaso abatzen dira. Irla txikia osatzen dute eta goikaldean dago itsasargia, irla eta inguru guztia kondo begiztatu zeta kontrolatuz. Itsasargitiktik beheraxeago bunkerrak aurkitu ditzazkegu, bertan soldatuak ezkutatu eta itsasotik hurbiltzen ziren etsai guztiak txikitzen zituzten. Kañoi bat ere badago, aurrez aurre itsasoz abala begiztatzen.

220 km2 dauzka Urdaibaik guztira, Bizkaiaren %19° izanik. 22 udalerrik osatzen dute urdaibai eta guztira 42.500 biztanle inguru biltzen ditu. Udalerri nagusienak Bermeo eta Gernika-Lumo dira.

Armintza auzoak, Andraka auzoarekin batera,  Lemoizko Udalerria osatzen du. Udalerria Uribe Kosta eskualdean kokatzen da eta 13,4 km2 –ko luze-zabalera du. Hegoaldetik Butroi itsasadarraren ubidea datorkio eta beste aldetik, aldiz, Bizkaiko kostaldea.

"Ni hilabetero joaten naiz Bakiora nire familiarekin egun pasa. Zeozer dauka, oso polita da eta giro goxoa du".  Amagoia Andrés (Bilbo)

"Bilboko toki naturaletatik gehien gustatzen zaidana Omako basoa da. Duela urte pare bat joan nintzen lehengo aldiz eta asko gustatu zitzaidan, ez nekien horrelako tokirik zegoenik hemen". Lorea Martin (Gasteiz)

Hostalaritzako munduen gaudenontzat oso onuragarrie da Bizkaiko turismoa politxo egotie, eta leku natural honek turistentzat oso erakargarriek dire" Josu Bilbao (Gernika)

"Niri Gaztelugatxe asko gustatzen zait. Toki ezberdin bat da, ez dago horrelakoa den lekurik inon, irlatxo moduko bat da, ez dakit, oso berezia da". Lara Santiago (Iruña)

"Lasaitzeko beharra dudanean Gorlizeko farora joaten naiz eta han ratutxu bat geratzen naiz. Betidanik gutoko izan dut". María Uribe (Bilbo)

"Urdaibai izugarria da. Toki polit pilo bat ditu, kriston paseoak eman daitezke, gauza pilo bat ikus daitezke. Dudarik gabe, Bizkaiko leku politena eta Euskal Herriko politenetakoa". Gorka Etxarri (Iruña)

"Bizkaiak leku eder asko ditu, baina ni mendizalie naz, eta neuretzat dude barik onena mendixek dire. Astebururo jaoten nai mendiren batera, eta asko disfrutaten dot. Ta orduen klaro neu, mendiegaz lotzen naz"  Asier Huarte ( Mungia)

"Krisialdia, beste gauza askori bezala, turismoari kalte egin dio. Baina bizkaiak gauza on bat du zentzu honetan: gasturik gabeko turismoa egin daitekeela. Horregatik pixkatxu bat jeitsi nabaritu da baina ez gara gehiegi kezkatu behar". Garazi Iturriotz (Bilbo)

© 2023 by Web Folk. Proudly created with Wix.com

bottom of page