
Gorlizko faroa
Gorliz, Uribe Kostako eskuldean kokatutako udalerria dugu. Gorlizeko faroa, Billanon lurmuturra kokatuta dugu. Bertan media keta itsaso abatzen dira. Irla txikia osatzen dute eta goikaldean dago itsasargia, irla eta inguru guztia kondo begiztatu zeta kontrolatuz. Itsasargitiktik beheraxeago bunkerrak aurkitu ditzazkegu, bertan soldatuak ezkutatu eta itsasotik hurbiltzen ziren etsai guztiak txikitzen zituzten. Kañoi bate ere badago, aurrez aurre itsasoz abala begiztatzen.
Billanora lurmuturra bakarrik hel daiteke oinez, hondartzatik 30 minutu ingurura dago. Aldatz luze batek bideratzen gaitu bertara, baina lasaitasunez hartu beharreko ibilbidea da, bertatik aditzen diren bistak ez baitira askotan ikusten.
Behin goian, atzera begiratuz Plentzia eta Gorlizeko hondartza eta herriak ikus daitezke. Aurreral begiratuz, aldiz, itsaso zabal eta isila dugu. Senaia baten eta itzelezko haitz handien kontra hausten dira olatuak. Toki honen berezitasun handienetariko bat, bertan dagoen isiltasun maila da. Itsasoaren soinu lasai eta uniformeak barneratzen gaitu indarrez naturan eta lasaitasunean. Hau da toki honen sekretu handienetariko bat.
21 metroko altuerarekin, Gorlizko itsasargia dago bertan. 1991an inauguratu zen eta gaur egun, penintsula osoan aurki daitekeen itsasargirik modernoenetariko bat da. Ez da inor bertan bizi eta, itsasagiak berak bere lana betetzen du inolako laguntzarik barik.

Itsasargia dagoen tokitik ikus daitekeen bidexka batetik jeitsiz aurkitu daiteke Guda Zibilan erabil izandako kanoi-bateria, Plentziako itsasadarra babesteko. Guda Zibila abian zela hiru kañoi izatera heldu ziren. Baina gaur egun, beherengoa soilik mantzentzen da. Bunkerretara ere joan daiteke et abata bestearekin konektatzen dituen pasabideak ere nabigatu daitezke. Baina toki hauek, ia itsasoan barneratzen gaituzte. Itsasoaren eta inguruko naturaren edertasunaz gozatzeko leku paregabeak dira.
Badillo lurmuturrerako bidean zenbait seinale eta mapa ikus ditzakeguz, inguruko tokiak eta bidea azaltzen dizkigu.