top of page

Lemoizko zentral nuklearra

 

Lemoiz Bizkaiko iparraldean, kostaldean, kokatuta dagoen 1.000 biztanledun udalerria da. Udalerria hiru auzo ezberdinek osatzen dute. Udalerri honek ospe handia lortu zuen 70. hamarkada inguruan, bertan zentral nuklearra martxan jartzeko izan baitzen baina azkenean bertan behera geratu zen proiektua, nahiz eta eraikina egina izan. 

Lemoizko zentral nuklearra esan bezala, 1970. urte inguruan Iberduerok eraikiriko zentrala da. Lemoizko zentrala, beste proiektu nuklear konplexu eta handiago baten parte zen. Hasiera baten Lemoizeko zentrala zen, baina ondoren Deba eta Ispasterren ere bana eraikitzeko hautua izan zuten. Erabaki eta proiektu Hajek Euskal Herritar askoren mugimenduak eragin zituen, eta honek Euskal Herriko historian momentu garrantzitsua suposatu zuen.

 

Herri mugimenduak gero eta  handiagoak, zaratatsuagoak eta masiboagoak ziren. Bitartean, ETAk zentraleko zenbait langile eta arduradun hil zituen. Zentralaren eraikinaren aurkako zenbait eraso ere eman ziren ETAren eskutik. Mugimendu eta eraso guztia hauek eragin zuten eraiki beharreko errektoreetatik bat guztiz eraikitzea eta bestea erdizka ustea, eta bietako bat ere ez martxan jartzea.

 

Gaur egun zentrala  natura erdian kokatutako eraikin huts eta zaharra da. Eraikin hau natura eder eta oparo batez inguraturik dago, inguruko herrietatik at eta ikuspegi ezin hobeekin Kantauri itsasoa begibiztan izanik. Isiltasuna da tokiko errege eta kuxkuxeroen eraikiriko bidexkak belarretatik bideratzen digute toki ikusgarrienetara.

© 2023 by Web Folk. Proudly created with Wix.com

bottom of page