
San Juan Gaztelugatxekoa Bizkaiko kostaldean kokatutako uhartea da. Bertara 231 harmailez osaatutako harrizko eskaileretatik igoz hel daiteke. Bermeo herriko ipar mendebaldean dago kokatuta eta herri honen lurrak dira baina bakioko Herria gu hurbilago. Bai Bakiotik eta bai Gaztelugatxetik Elgar ikusten dira, bien artean lau kilometro daude.
Tokiaren izena bertan goian kokatuta dagoen baselizari dagokio. Esan bezala 231 maila ditu ermitara daraman eskailerak, lehorrera berriz zubi batez lotzen da. XVIII.mendeal aldiz, Iturrizak, 425 maila zeudela adierazi zuen.
Ohiturak dioenaren arabera, ermitararte heltzen den bakiotzak ezkila hiru aldiz jo behar du eta jarraian desio bat eskatu. Era berean, desio eskakizunarekin bat, bertatarte igotzeko esfortsua ordaintzen dela esaten da.
XVII.mendetik aurrera, ohikoa bihurtu zen Bermeoko udalak prozesioetan, jurisdikzio ekintzak burutzea. Leku ezberditeetan ematen dira hauek: Gazteluatxen, Izaron eta baita Demikun. Gaur egun ere jarraitzen dira egiten eta Gaztelugatxen Abuztuaren 29an egiten da.
San Juan Gaztelugatxekoaren ingurukoentzat Ekainaren 24ª ere egun garrantzitsua da. Egun horretan ospatzen da lekuaren izena daraman eguna: ‘’San Juan Gaztelugatxekoaren eguna’’. Egun horretan Bakio eta Bermeo ingurukoak joaten dira bertara, bertan ospatzen den erromerian dantzatzera eta gozatzera.
