
Mundaka Bizkaiko iparraldean kokatuta dagoen udalerria da. Kostaldean dago eta Bermeo parean aurkitzen da. Mundaka naturak mugatzen du alde guztietatik, iparraldetik Bermeo eta Bizkaiko golkoa ditu; ekialdian, bestalde, Urdabaiko itsasadarra eta hegoaldean Sukarrieta. Azkenik, mendebaldetik, Bermeo eta Busturia ditu.
Santa Katalina ermita ingurutik, Talako begiratokitik edota portuondoko begiratokitik, itsasadarraren bista paregabeak aditu daitezke. Bista hauei bi elementu ezinbesteko gehitzen zaizkie: Ogoñoko lurmuturra eta Izaro uhartea, hauekin bat bista benetako panorama ikusgarria bilakatzen da. Txorrokopunta, portua eta Ondartzape ere bainu bat hartzeko moduko tokiak dira, hondartzaz aparteko bestelako toki lasaiagoak dira hauek.

Mundakak Laidatxu deituriko hondartza du. Hondartza honen bereiztasuna ipar haizetik babestuta egotea da. Honek garrantzi gehitua ere badu, bereiztasun honek ekartzen du Mundakako ezker olatuaren fama berezia. Leku askotan ematen ez den berezitasun honek herriaren ospea handitu du eta bertara ekarri ditu Munduko surflari ospetsuenak, besteak beste, txapeldunen artean txapeldunena izan zen Andy Irons.
Mundakako uretan zenbait nazioarteko txapelketa ospatu dira. Munduko froga bat ere bertan ospatu izan da bederatzi urtez jarraian. Mundakako Olatu ospetsu hau Mundakan bertan, hondarpeetan hasten da eta Laidako hondartzan bukatzen da. Uhin honek 3-4 metroko altuera izatera hel daiteke eta 400 metroko luzeera. Olatuak tutu biribil bat eratzen du, barneatik dabiltzeten surflariek paisana paregabeak ikusi ahalik.